XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1978.eko abenduaren 27an sendetsi eta aldarrikatu zuen erregeak konstituzioa, bilduta zeuden gorte konstituziogileen aurrean.

Honek 2. atalean aitortzen eta garantizatzen du... estatua osatzen duten nazionalitate eta herrialdeek autonomia izateko duten eskubidea eta guztien arteko elkarlaguntza.

Eusko kontseilu nagusiak, euskal legebiltzarkideen batzarrari, autonomi estatua izango litzatekeena idazteko lana ematen dio.

Batzar horretan baziren legebiltzarkide napar batzuk ere.

Aldi bati hasiera ematen zaio eta alderdi eta elkarte ezberdinek hura gertatzeko saioak aurkezten dituzte.

Egitasmoaren edukiaz eta nolakoaz eztabaida gartsuak izan ziren.

Historiari begiratuzko arrazoiak eta gaur gaurko eta betiko ikusmoldeak erabili ziren.

Pentsakera eta helburu ezberdinak, elkarren kontrako interesak egitasmo bakar baten bateratu nahi ziren....

Baina, azkenik, hitzarmena lortzeko guztiek zuten gogoa atera zen nagusi.

1.978.eko abenduaren 29an goizaldeko 5ak arte luzatu zen bilera luzean onartu zen Gernikan, estatutu-egitasmoa.